XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroago, gila gabeko lauzpabost metrotako Doris izeneko bateletatik, bi gizonek ehun metrotako tretzekin egiten zuten lana.

Gogorra eta neketsua, apirilean itsasoratu eta bi hilabeteko bidaia egin ondoren, ekainetik urrirarte gure arrantzaleak pairatzen zutena.

Baina euskaldunen ahalmena, arrantzan bezala tresnakuntzan, XVI. mende-bukaeran galtzen hasia zegoen.

Hauen arrantza-boterea makaldu eta ahuldu zuten faktoreen artean, honako hauek aipatuko genituzke: - 1588an Espaniako errege zen Felipe II.ak ingelesen aurka antolatu zuen itsas untziteriak, Guda-untzitalde Garaitezina deituak, jaso zuen hondamenaren ondorioak, flota hau itsasuntzi euskaldunez josita bait zegoen.

- Nazioarteko tirabirak eta gudak zirela medio, arrantzale nederlandarrak konpainia handiak eta armatuak sortu zituzten bere defentsarako.

Beste hainbat egin zuten frantziar eta ingelesek ere.

Euskaldunek, ordea, bakarrik jarraitu zuten, elkarrekin bildu gabe.

Baina guda-giro hartan, batez ere Ternua-ko ur urrunetan, ez zen posible arrantzan egitea defentsarik gabe: hainbat abordaia eta lapurreta jasan zituzten.

- Lehen aipaturiko hondamendia eta eragozpenak gutxi bailiran, 1713an Utrech-ko ituna sinatuz amaitu zen Espainiako errege Carlos II. aren ondokorik gabeko heriotza zela eta, sortu zen gerratea, Espainia eta Frantzia alde batetik eta Ingalaterra, Portugal, Holanda eta Alemania bestetik.

Itunaren ondorioz, besteak beste, Ingalaterra-ren menpean gelditu ziren Ternua-ko kostaldeak, baina, Itunaren XV. kapituluan ikus dezakegunez, eskuratu ahal izan ziren arrantza-eskubideak: .

1721ean Espainia, Frantzia eta Ingalaterra-k izenpetu zuten Madrilgo Itunean ere honako hau azaltzen da: .